Eusko Jaurlaritzak hirugarren Bizi Berri Plana aurkeztu du

0
Fuente: Irekia.

Lehendakariak adierazi duenez, azken urteko esperientzian oinarrituta, edukiak eguneratu eta pandemiaren bilakaerara eta otsaila-ekaina aldirako aurreikuspenetara egokitu da Jaurlaritzaren estrategia. Esparru horretan,Bizi Berri III Planaren panel berriak bost agertoki, adierazle eta arrisku maila bakoitzari egokitutako prebentzio-neurri aurreikusten ditu. Urkulluk esan duenaren arabera, «oinarrizko helburua da, oraindik ere, konfinamendu zorrotza, osasun-kolapsoa, hezkuntza-itxiera, koma ekonomikoa eta gizarte-arrailak areagotzea saihestea».Hablaber, Bizi Berri III Planak akordio handiago baten alde egiten du Europan eta Estatuan. Proposamen bat planteatu du, hartu beharreko neurri nagusiak harmonizatzeko.

Horretaz gain,  Lehendakariak jakinarazi du indarrean dagoen dekretua 20 egunez luzatzea erabaki duela LABIk gaurko bileran, eta astelehenetik aurrera bi salbuespen onartu direla udal-konfinamenduaren esparruan:

  1.  Mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, aire zabaleko gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko; eta
  2. Zehaztasun handiagoz definitzen dira udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta dagoen kasuak: lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak; eta 500 baino intzidentzia-tasa txikiagoa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako eta gimnasio, klub edo kiroldegietan programatutako ikastaro edo jardueretarako.