Langraizen PCR probak egingo dira

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

ZEINEK?

Martxoaren 17tik martxoaren 24 arte Langraiz-ko Siglo XXI edo Kronos ostalaritza-lokaletan egon direnei.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu gabe Langraiz-ko kontsultategira joan behar dira.

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko lekua Langraiz-ko Kontsultategian jarriko da, martxoaren 25etik (osteguna) martxoaren 26ra arte (ostirala).

PCRak honako ordutegi honetan egingo dira: 10:00 – 17:00.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira. 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.