Bingen Zupiriak aurtengo Itzulia etxetik jarraitzeko eskatu die zaleei

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak aurtengo Itzuliko mallot ofizialen aurkezpenean parte hartu du gaur. Osasun egoeraren ondorioz aurtengo Itzulia berezia izango da, publikorik gabe egingo da. Ekitaldian Bingen Zupiriak Itzulia bakoitzak bere etxetik jarraitzeko deia luzatu du. Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin eta zaleei errepidera berriro irtetzeko unea helduko dela baina oraingoan arduraz jokatu beharra dagoela gogorarazi die.