Azpeitian Funbox-en bigarren saio bat antolatu da larunbatean

0
16:30etarako saiorako sarrera guztiak agortu egin dira, eta bigarren saio bat antolatu du udalak 18:30etan. Izarraitz Pilotalekuan, izango da bigarren saioa ere. Gaztetxoen aisialdirako eskaintzaren baitan antolatu da, eta lehen saiorako sarrera guztiak egun gutxian agortu direla ikusita antolatu da bigarrena. Ikuskizuna 18:30etan izango da, eta sarrerak 3€an eros daitezke dagoeneko hemen. 

Osasun protokoloak betez egingo da ekintza eta aforo mugatua izango du.