50 zuhaitz gehiago Azpeitian, ingurumena babesten jarraitzeko

0
Osasun alarma dela eta, aurten Zuhaitz Egunik ez da egin. Hala ere, berdeguneen eta ingurugiroaren zaintzaren inguruan egiten duen lanaren baitan udalak urteroko landaketari eustea erabaki zuen. Azken asteotan, espezie desberdinetako 50 zuhaitz landatu dira herriko txoko desberdinetan.
Loiolarako bidean eta bidegorrian, Goenan, Antzibarrenan, Garmendin, Salben, Euskalerrian eta Izarraitzko atea parkean eta inguruan landatuko dira zehazki zuhaitzak. Zazpi tulipero, 16 likindabarra, 11 urkizuri eta urki, lau gereziondo, bi ezki, hiru pago, bi hibiscus syriacus eta artea, Astigarra, taxodium distichum eta sequoia semperviven bana landatu dira, zehazki.

Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburuaren hitzetan, zuhaitzek duten garrantzia aintzat hartuta erabaki dute aurten ere zuhaitzak landatzea: “Askotan, ahaztu egiten zaigu zuhaitzek gure ingurumenean duten garrantzia. Baina, Azpeitiko Udalak ingurumenaren zaintza eta berreskuratzean eta kutsadura gutxitzearen baitan duen konpromisoaren aintzat hartuta erabaki du urteroko landaketari eustea”.