Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko Zuzendariari elkarrizketa

0

Sonia Díaz de Corcuerari, Trafikoko zuzendariari, elkarrizketa egin diote Radio Vitoria irratiko Dejate Llevar saioan, eta, beste hainbat gairen artean, datorren asteko opor-egunetako mugikortasunari buruz hitz egin du.

Zuzendariak esan duenez, ez da Aste Santuko irteera-operaziorik izango egungo osasun-egoera eta Eusko Jaurlaritzak mugikortasunean ezarritako murrizketa berriak direla-eta. Oraingoz joan-etorriak baimenduta daude, eta kolektiborik zaurgarrienekin, hau da, txirrindulariekin eta motor-gidariekin, arreta berezia izateko eskatu du.