SPORTEK HUB ekimena abian jartzeko hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute

0

Zazpi erakunde eta entitatek indarrak batu dituzte SPORTEK HUB abian jartzeko. Gipuzkoako kirolari aplikatutako teknologia berritzaileen hub bat da SPORTEK HUB, eta lurraldean kirol industria lehiakor bat bultzatzeko dauden gaitasunak indartzeko xedearekin sortu da, ekintzailetasun teknologikoa eta kirol produktu eta zerbitzuetako berrikuntza sustatuz, startup berritzaileei lagunduz eta sektoreko enpresa eta eragileetan berrikuntza eta negozio eredu berriak txertatzeko lan eginez.

Gipuzkoan hasiko den ekimen honek Euskadi osoko eragileei eta klubei zabaltzeko asmoa du, eta, etorkizunean, kirolean aritzen diren enpresen eta erakundeen lehiakortasuna indartzeko palanka izan nahi du.

SPORTEK HUB ekimen publiko-pribatu gisa eratzen da. Sustatzaileak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eibarko Udala
  • Donostiako Udala
  • Real Sociedad Fundazioa
  • Eibarko Kirol Elkartea Fundazioa
  • Eusko Jaurlaritza
  • Bic Gipuzkoa ekimenaren organo kudeatzaile delarik

Markel Olano ahaldun nagusiak, Eneko Goia eta Jon Iraola Donostiako eta Eibarko alkateek, Jokin Aperribay eta Amaia Gorostiza Real eta Eibarko presidenteek, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko, Jasangarritasuneko eta Ingurugiroko sailburuak eta Marisa Arriola Bic Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak hartu dute parte sorrera ekitaldian.