‘Ulertu eneagramaren bidez’ ikastaroa eskainiko da Azpeitin

0

IMH eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren baitan, ‘Pozten naiz ni ezagutzeaz. Ulertu eneagramaren bidez’ ikastaroa eskainiko da ekainaren 7tik 10era bitartean. 8 orduko formazioa izango da eta Ekainak 1,8,9 eta 10ean, 11:00etatik 13:00etara eskainiko da, online.

Izen emateko epea zabalik da maiatzaren 27a bitartean. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 71 91 telefonora dei dezakete.

Zer da eneagrama?
Eneagrama oinarrizko bederatzi nortasun moten azterketa bat da, portaera azaltzen duena eta hazkunde indibidualerako jarraibide espezifikoak ematen dituena. Familiarekin, lagunekin eta lankideekin harremanak hobetzeko tresna izan daiteke.