UEMAren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek

0

Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen, UEMA-ren, 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du Villabonan.

Hain zuzen ere, 90 udal batzen ditu gaurtik UEMA-k. Ekitaldian, Miren Dobaranek, 30 urte pasa ondoren gutxienez beste 30 urterako lana badagoela esan du eta «bidea elkarrekin eta lankidetzan egin behar dela» gogoratu du. Gaineratu duenez, «gure helburua euskaraz bizitzea da eta arnasguneak ezinbestekoak dira euskararen normalizazioan behar dugun traktore lan hori egiteko».