Buruko gaixotasunak dituztenen errekuperazioan familiak duen paperaren inguruko hitzaldia

0
Ekainaren 8an, 18:00etan, Agifes, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, hitzaldia eskainiko du Basazabalen. Iker Arrizabalaga elkarteko psikologoak buruko gaixotsunak dituzten edo izan dituzten pertsonen errekurerazioan familiak duen paperaren inguruan hitz egingo du. Hitzaldia irekia izango da, baina prebentzio neurriak bete ahal izateko plaza mugatuak daude. Aurrez izena emateko deitu 943 54 41 88 telefonora (08:00etatik 14:00ak bitartean).

AGIFES, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea, irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta 1985etik, buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko egiten du lan. Kalitatezko zerbitzuak aldarrikatzeko (gizarte, lan eta osasun arloetan) eta buruko osasun arazo larriak dituzten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.