TicketBai-ren inguruko saioa Azpeitin, kalean kokatzen diren establezimenduei zuzendua

0
Datorren ekainaren 7an, 15:00etan, Soreasun, bereziki kalean kokatzen diren establezimendu mota desberdinei bideratuta. Sistema horren helburua da lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. Azpeitiko Udalak, sustapen ekonomikorako laguntzen bidez, TicketBai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko du diruz. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

TicketBai indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko baidute.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Tailer informatibo hau, Azpeitiko Soreasu antzokian ospatuko da, aforo mugatuarekin, erderaz eta honako ordutegian: 14:30 – 16:30 bitartean. Jardunaldan parte hartzeko, izen ematea ezinbestekoa da (aforoa osatzen denean, itxi egingo da), online hemen edo 688 82 39 44 telefonora deituz (Xabier Aldalur):

 

TicketBai jartzeko, diru-laguntza

Azpeitiko Udalak abian dituen Sustapen Ekonomikorako dirulaguntzen baitan, TicketBai sistema ezartzeko gastuei aurre egiteko lerro bat jarri du. Ticket Bai sistemaren aholkularitzarako eta/edo ezarpenerako laguntza lagunduko da diruz. Gehienez ere, gastuen % 50a lagunduko da diruz; 1.000€ arte.