Beatriz Artolazabalen eta Covite-ren arteko bilera

0

Euskadiko espetxe-eredua abian jartzeko kontraste- eta entzute-prozesuaren esparruan, Beatriz Artolazabal sailburua, gaur, COVITEren ordezkaritza batekin batu da; Consuelo Ordoñez kolektiboko presidentea izan da bileraren buru.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, Ana Agirre Justiziako sailburuordea, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Jaime Tapia espetxe-gaien inguruko aholkularia izan dira.