Larrialdietako zerbitzuek Nerbioi ibaia jaiotzen den lekuan istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

0

Ertzaintzaren helikoptero batek Delikan, Nerbioi ibaia jaiotzen den lekuaren inguruan, istripua izan zuen 63 urteko emakume bat erreskatatu zuen atzo, arratsaldeko lehenengo orduan. Gero Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Eguerdiko hamabiak aldera, partikular batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu zuen Delikan, Nerbioi ibaia sortzen de lekuan, ur-jauziaren inguruan, emakume bat zaurituta zegoela esanez. Dirudienez, emakumeak erori eta min hartu zuen.

Larrialdiei aurre egiteko teknikari batek hainbat baliabide bidali zituen biktimari laguntzera, eta, azkenean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek eta mendiko taldeak erreskatatu zuten istripua izan zuen emakumea. Gero Gurutzetako ospitalera eraman zuten beste helikoptero medikalizatu batean.