Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai dira Azpeitin

0

Azaroko Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartela aukeratzeko prozesua aurrera doa. Kartelak aurkezteko epea bukatuta, aurkeztutako lan guztiak ikusgai dira ekainaren 17 bitartean, Foruen Ibilbideako Udal erakusketa aretoan. Aurtengoan aurkeztu dire 23 obrak dira ikusgai bertan, eta herritarrek beren botoa emateko aukera ere izango dute.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan eta igandeetan12:00etatik arratsaldeko 14:00etara izango da erakusketa irekita. Erakusketa aurrera eramateko Arte eta Diseinu Zentroko laguntza izan du udalak.