Lapatxeko zabortegi zaharra urtea bukatzerako zigilatuta izango da

0

2016tik itxita dago Lapatx zabortegia, eta 2018tik gunea behin betiko zigilatzeko lanean ari dira. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren atarian, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakari eta Azpeitiko Udaleko Ingurumen batzordeburuak zigilatzearen inguruko xehetasunak azaldu nahi zian ditu.

Lapatx zabortegiaren zigilatzea aurreikusi bezala doala nabarmendu du. Hala, zabortegi zaharra zigilatzeko falta zen zatia zigilatzeari ekin diote duela zenbait aste. Abian jarritako zigilatzea bukatzean, Lapatxeko zabortegi zaharra behin betiko zigilatuta geratuko da. Eta, aurreikuspenen arabera, datorren urtean bertan ekingo diote zabortegiaren zatirik berriena zigilatzeari.

Abian diren obra horien bidez, 12.000 metro koadro inguru zigilatuko dira datozen hilabeteetan eta 1.236.617 euroko aurrekontua izango du. Dagoeneko, zigilatze lanetarako bi milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Lapatxek zabortegi izateari utzi diola azpimarratu nahi du Bereziartuak: “Lapatxek zabortegi izateari utzi dio, eta hondakinak lurperatzean kudeaketaren inguruan lan egitetik ingurumenaren alde lan egiteko erronka dugu aurretik”. Anbizioz beteriko erronka “berri eta interesgarrien alde” lan egitea dagokiela orain gaineratu du.