Udalekuetan izena emateko epea zabalik da Azpeitin DBH eta batxilergoko ikasleentzako

0
Ekainaren 21etik uztailaren 12a bitartean egingo gaztetxoentzako udalekua. Egun horietan, kultura, kirola eta bestelako ekintzak egiteko aukera izango dute. DBH1etik Batxilergoko bigarren mailako ikasleentzako (edo adin horretako) udalekuak izango dira. Izen ematea online edo Gaztelekuan bertan egiteko aukera izango da, ekainaren 14a bitartean.