Beatriz Artolazabal Basauriko eraso homofoboa gaitzesteko ekitaldian izan da

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur arratsaldean, Ekain Perrino gazte basauriarrak pasa den igandean jasan zuen eraso homofoboa gaitzesteko kontzentrazioan izan da. Artolazabalekin batera, Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendaria izan dira, Bizkaiko udalerriko udaletxeko plazan. “Sailaren baliabide guztiak jarri nahi ditugu Ekainen esku. Ulertezina da oraindik honelako eraso basatiak kondenatzen jarraitu behar izatea”, esan du sailburuak.