Bingen Zupiria “Tàpies Zabalagan” erakusketaren inaugurazioan izan da

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria “Tàpies Zabalagan” erakusketaren inaugurazioan izan da gaur. Chillida Leku Museoak artista gonbidatuen programa bat abiatuko du erakusketa honekin eta Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak hartuko ditu ardatz. Proiektu berri hau “Tàpies Zabalagan” erakusketarekin hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalana omenduz. Erakusketa 2022ko urtarrilaren 10era bitartean egongo da ikusgai.