‘Suak harrotuz’ kale antzerkiaren bi saio Urrestillan

0
Urrestildar talde batek eta udalak antolatu dute elkarlanean. Atzo bost saiotarako gonbidapenak jarri ziren eskuragarri, eta agortu egin direnez, beste bi saio antolatu dituzte; 10:30ean eta 11:00etan. Kale antzerkia bada ere talde mugatuetan egingo da eta gonbidapenak hartu beharko dira aurrez.

Datorren igandean, ekainak 20, Suak harrotuz kale antzerkia ikusteko aukera izango da Urrestillan. Solstizio, ohiturak eta emakumeen lana azpimarratzeko ibilbide antzeztua egingo da Urrestillan zehar.

Kale antzerkia hiru gune desberdinetan egingo da. Eta 20 laguneko taldeka izango da antzerkiaz gozatzeko aukera. Kalean egingo bada ere talde mugatuak izango dira eta beharrezkoa da aurrez gonbidapenak hartzea.

 

 Hartu gonbidapenak

10:30etako saiorako gonbidapena

11:00etako saiorako gonbidapena