Azpeitiko Salbe auzoko irisgarritasuna hobetzeko lehiaketa publikoa esleitu du Udalak

0
Salbeko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, auzo horretako 7 eta 25 etxe atarien artean obrak egingo ditu laster Azpeitiko Udalak. Hori ahalbidetzeko, lehiaketa publikoa egin du eta Sasoi erainkuntzak Sl enpresak egingo ditu lanak.
Obra horien bidez, ingurua berrurbanizatuko da, herritarren mugikortasuna eta  irisgarritasun antolamendua hobetu eta arauetara egokitzeko. Horretarako urbanizazioa berritu eta zoladura berritzearekin bat, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago atera ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatu ere egingo dira.

347.608,71€ko inbertsioa egingo du udalak obra horietan eta 15 asteko epean hasi eta bukatuko dira lanak.