Barakaldoko Udalak Gernikako Arbolako aparkalekuan egin duen berrantolaketa burutu du

0

Barakaldoko Udalak  2016an Gernikako Arbola kaleko aparkalekua hobetzeko abiarazitako lana burutu du. Aparkalekuen noranzkoa aldatzea da ekimenaren xedea,  batez ere, errepidera bizkorrago eta seguruago irten eta sartu ahal izateko eta zirkulazioa arintzeko. Auzo eta Hirietarako Obra eta Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak, gaur goizean iragarri du orain Gernikako Arbola kaleko  6-16 eta 52-79 zenbakien arteko tarteetan jardungo dela.

2016an aldatutako lehen tarteek agerian utzi dute bidea hobetu egin dela. «Aparkalekua zeihar mantenduko da, baina norabidea aldatuko dugu, aparkatzeko tokia uztean ikusgarritasuna hobetzeko; izan ere, aurretik egingo da, hurbiltzen diren autoak argi eta garbi ikusiz, eta martxaren noranzko berean, eta horrek erraztu egiten du bai autoek bai oinezkoek argiago ikustea», azaldu du Uriak.

Gaur egun, aparkatzeko tokiak modu konbentzionalean aparkatzeko jarrita daude,  baterian , alegia, atzerantz  irteteko. «Maniobra hau ez da oso segurua, beste gidari batzuen martxa oztopatu gabe irteteko bidea libre dugun ikusteko atzerako ispiluak baino ez baitauzka gidariak», azpimarratu du zinegotziak.