«Hondalea»ra bisitak taldeko 6tik 10 lagunera zabalduko dira

0

Covid-19aren murrizketen arintzeak erakusketa eremuetan sar litezkeen pertsonen kopurua haunditzea ekarri du. Hori dela eta, uztailaren 1etik aurrera, Cristina Iglesiasen HONDALEA esku-hartze artistikoaz gozatzera joan daitezkeen bisitari kopurua 6tik 10 lagunera zabalduko da.

Pasa den ekainaren 5ean zabaldu zen Santa Clara uharteko itsasargiko eskultura. Bisitaldirako taldeak, gehienez, 6 lagunekoak izan dira, Covid-19rako murrizketak hala agintzen zutelako. Bihartik aurrera, berriz, 10 laguneko taldeak izan litezke txanda bakoitzeko.