Donostian euskara ikasteko udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

0

Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute.

Eskaerak internet bidez edo papereko eskabidean egin daitezke. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuak:

Baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gainerako xehetasunak Donostia Euskaraz-en webgunean .