“Bizilagunak Mendira” ekimena Urizarmendira joango da uztailaren 11n

0

Kulturak elkartzeko eta guneak sortzeko, baita bizikidetza hobetu, partaidetza sustatu, diskriminazioa prebenitu eta aniztasuna bultzatzeko ere, Bizilagunak Mendira jarduera Armintzako Urizarmendira joango da datorren uztailaren 11n.

Bizilagunak proiektua Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu elkartearen arteko lanaren fruitua da, pertsonen arteko, eta euskal  kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen arteko zubiak eraikitzeko. Horren barruko Bizilagunak Mendira jarduera da.

Doako txangoa izango da eta  9:15ean aterako da Areetako Santa Anatik. Aurretik izena eman behar da 622433085/655603809 telefono zenbakietan edo   helbidean.