Covid-19 aren eraginpeko sektoreei laguntza zuzenak emateko epea ireki da enpresentzat eta autonomoentzat

0

Gaur, uztailak 5, Eusko Jaurlaritzak Covid-19ak eragindako enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntzen eskaerak aurkezteko epea ireki da. Epe hori uztailaren 30ean itxiko da.

Euskadin, laguntza horiek 270 milioi euro ingurukoak izango dira (218 milioi estatuko funtsekin finantzatuko dira eta 50 milioi euro gehiago jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak), eta horiek 173 jarduera ekonomikok jaso ahal izango dituzte, Espainiako Errege Dekretuan jasotako 95ei 78 EJSN berri gehitu baitzaizkie. Gutxi gorabehera 35.000 onuradunek jaso ahal izango dituztela kalkulatzen da.

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira egingo, eta ordainketa bakar baten bidez gauzatuko dira. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak honako hauek gaitu ditu:

  • Jendaurreko arretarako telefonoa (945 01 77 00).
  • Posta elektronikoa: laguntzakcovid@euskadi.eus
  • Webgunea: (www.euskadi.eus).

Abuztuan zehar, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira eta lehen ordainketak irailean egingo dira. Hiru lerro ezarri dira izapideak arintzeko; horietako bi arinagoak izango dira, eta horien xehetasunak deialdian zehaztuko dira.

Pertsona edo erakunde onuradunek konpromisoa hartu behar dute laguntzei dagokien jarduera gutxienez 2022ko ekainaren 30era arte mantentzeko; dibidendurik ez banatzeko 2021ean eta 2022an; eta goi-zuzendaritzako ordainsarietan igoerarik ez egiteko laguntza eman eta bi urteko epean.

Eranskin batean, laguntza horiek jaso ditzaketen 173 jarduera ekonomikoen zerrenda bidaltzen dugu.