Nerea Nevadok lagatuta jokatuko du Alavesen

0

Nerea Nevado Athleticeko jokalariak lagatuta jokatuko du Alavesen 2021-22 denboraldian. Santurtziko aurrelaria iragan ekainean Lehen Mailara igotzea lortu zuen talde gasteiztarraren taldeko kidea izango da. Talde babazorroak denboraldi honetan egingo du debuta maila nagusian.

Nevadok bederatzi partidatan parte hartu du denboraldi honetan lehen taldearekin. Reto Iberdrolan, filial zuri-gorriarekin, hogei neurketa jokatu ditu eta bi gol sartzea lortu du, 1.600 minutu baino gehiago jokatuz. 2018ko irailean debuta egin zuen Nevadok eta lehen taldearekin eta bigarren taldearekin partidak tartekatuz eman duen hirugarren denboraldia da hau.