Juan Antxieta Musika Eskola eta Luix Beltzaren ikuskizunerako gonbidapenak eskuratu daitezke

0
Uztailerako antolatutako ekintzen baitan, igandean, uztailak 18, Juan antxieta Musika Eskola eta Luix Beltzak ikuskizuna eskainiko dute plazan, 12:30etatik aurrera. Ikuskizunean bi taldeetako ikasleek urtean zehar ikasitakoaren isla izango den ikuskizuna eskainiko dute.
Ikuskizuna doakoa izango bada ere, ikusle kopuru mugatua izango du ekitaldiak eta aurrez gonbidapena eskuratu beharko dute joan nahi dutenek. Eskuratu zure gonbidapena hemen.