Udako ordutegia Athletic Clubeko denda ofizialetan

0

Bihartik aurrera, uztailak 15, eta uda osoan zehar, Athletic Clubeko denda ofizialek udako ordutegi bereziak izango dituzte. San Mameseko eta Mazarredoko dendek astelehenetik igandera irekiko dute, ordutegi jarraituan (10:00-20:00), eta Max Centerreko dendak, berriz, astelehenetik larunbatera, ordutegi berarekin.

San Mames eta Mazarredoko dendak: astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
Al. Rekalde eta Zazpikaleak: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; larunbatean, 10:00-14:00etara
Max Center: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara

Dendek athleticzale guztien eskura jarriko dituzte Klubeko produktu ofizial guztiak, arreta berezia jarriz ekipazio berrietan eta 21-22 denboraldirako New Balance entrenamendu ekipamendu berrian.