Haur parkeetarako gonbidapenak eskuratu daitezke

0
Bihar, uztailak 20, Betharram eta Perdillegiko jolas guneetan, haurrentzako parkeak egongo dira, egun osoan zehar. Betharrametako jolas-lekuan, 3 urtetik 10 urte bitartekoentzako jolasak izango dira, eta Perdillegin 10 urtetik gorakoenak. Guztira, gune bakoitzean 5 txanda izango dira. 10:30ean, 12:00etan, 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean hasiko dira eta ordu eta erdiko txandak izango dira.

Oraindik ere txandetarako gonbidapenak eskuratu daitezke. Txandak bete eta herriko haurrek parkeaz ahalik eta gehien goza dezaten, txandetan lekua dagoen kasuan, azken unera arte (internetez eta atean bertan ere bai) gonbidapenak hartu eta sartzeko aukera izango da; baita beste txanda baterako ordua hartuta dutenak ere.

 

Uztailak 20, egun osoan, Betharram eta perdilegin : Jolas parkeak

3-10 urtekoen Betharramerako gonbidapenak: 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean

10 urtetik gorakoen Perdillegiko parkerako gonbidapenak: 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean