Lehen eskailera mekanikoak iritsi dira San Mamesera

0

San Mameseko harmailetara sartzeko lehen eskailera mekanikoak gaur goizean iritsi dira estadiora. Iparraldeko tribunatik hasiko dira jartzen. Datozen asteetan, gainerako zatiak helduko dira, beste hiru tribunetakoak. Azpiegitura berriak 29.000 ikusleri eragingo die, irisgarritasuna erraztuz.

Berehala hasiko dira eskailerak harmailetan instalatzen. Hiru hilabetez, doikuntzak eta muntaketa osagarriak egingo dira.