Marcelinok 24 jokalari eramango ditu Ingalaterrara

0

Athletic Club Ingalaterrara abiatuko da gaur eguerdian denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoak jokatzeko. Bihar larunbatean Southampton FC (16:00etan) izango du aurrez aurre eta igandean Liverpool FC (17:00etan). Marcelino Garcia Toralek 24 jokalari eramango ditu: Ezkieta, Agirrezabala, Morcillo, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, I. Williams, Muniain, Berenguer, Dani Garcia, Lekue, Sancet, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Raul Garcia, Balenziaga, Vencedor, Vivian, N. Williams, Paredes, Serrano eta Petxarroman.

Deialdian baja dira, arrazoi ezberdinengatik, Unai Simon, Cordoba, Kenan Kodro, Nolaskoain, Yuri Berchiche, Artola, Prados, Unai Lopez eta Capa.

Neurketak Youtubeko gure kanalean ikusi ahal izango dira.