Toldoak jartzeko sistema mekanizatu berria ezarri du Orioko udalak plazako kioskoan

0

Plazan kultur edo kirol ekimenak direnerako, goitik beherako toldo sistema berri bat instalatu du Orioko udalak kioskoan. Hala, eguraldi txarra tokatzen denean, goitik behera jaitsiko dituzte toldoak, modu mekanikoan. Argazkian ikus daitekeen bezala, toldoak bilduta gordeko dira kioskoaren goialdean, behar denean lehen baino modu azkarragoan erabilgarri egon daitezen.