Abian dira Azpeitiko Garmendi 9 eta 13 etxe-atarien ingurua hobetzeko obrak

0
Azpeitiko Udalak Garmendi 9 eta 13 etxeatarien ingurua eta bidegorrirako sarbidea egokitu eta irisgarriago eginez, herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin egingo ditu obrak. Lehiaketa publikoa Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresak irabazi du eta enpresa hori hasia da obretan.

Obra horien bidez, etxeatarien inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetzean inguruko irisgarritasuna ere hobetuko da, herritarren bizi kalitatean eragin zuzena izanez. Horretaz gain, bidegorrirako sarrera ere irisgarriagoa izatea lortu eta estoldura berritzen jarraitzeko lanak egingo dira.

Inguru hori hobetzeko 248.101,51 euroko inbertsioa egingo du udalak eta hiru hilabeteko epean bukatuta izango dira obrak.