Athletic Club – FC Bartzelona partidarako sarreren zozketarako zerrenda

0

Izena emateko epea amaitu ondoren, honako hauek erantsi dira: batez besteko antzinatasun handiena duten eta, beraz, zozketan zuzenean sarituak izan diren bazkideak, eserlekuen %10a hartuz, eta Athletic Cluben eta Bartzelonako Futbol Klubaren arteko LaLigako 2. jardunaldiko partidara San Mamesera joateko sarreren zozketan izena eman duten bazkideen zerrenda.

Kontsultatu ANTZINATASUN HANDIAGOA DUTEN BAZKIDEEN ZERRENDA OSOA.
Kontsultatu BAZKIDEEN ZERRENDA OSOA ZOZKETARAKO.

Zozketa egin ondoren, webgune honetan bertan argitaratuko da zenbaki saritua. Ateratzen den zenbakiak eta hortik ateratzen diren hurrengoek, eslei daitezkeen sarbide-eskubideak agortu arte, partida horretarako zelaian sartzeko eskubidea emango diete zenbaki horiek dituzten bazkideei.

COVID-19a dela eta Eusko Jaurlaritzak gaur egun duen araudia kontuan hartuta, gehieneko edukiera ezingo da, gaur egun eta pandemiaren bilakaeraren zain, %20 baino handiagoa izan. Palkoko plazak (hori ere %20an beteko da) eta prentsa-mahaiak kenduta, San Mameseko edukiera, %20an, 10.595 eserlekutakoa da.

10.595 eserlekuen banaketa honako hau izango da:

  • Bazkideentzako eserlekuak: 10.243 (1.025 antzinatasun handieneko bazkideentzat/9.218 gainerakoentzat)
  • San Mames BAT, palko eta besaulkietarako eserlekuak: 172
  • Konpromisoetarako eserlekuak, jokalariak, beteranoak, bi taldeetako teknikariak, scoutak, LaLiga: 180