Zarauzko Estropadak 2021

0

Asteburu honetan traineruen txanda iritsiko da udako egitarauaren barnean. Guztira sei estropada izango dira jokoan eta bertan lehiatuko dira herriko hiru taldeak.

Larunbat goizean KAE-2 eta ETE Ligetako estropadak izango dira, 11:00etan eta 12:00etan, non Zarautz Arraun Elkarteko bigarren taldea eta emakumezkoena arituko dire lehian, hurrenez hurren.

Arratsaldean, 17:40etatik aurrera, Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako Zarauzko XIII eta XLIV. Ikurriñen lehen jardunaldiak lehiatuko dira. Hemen, Zarauzko Enbata arituko da momentuko 12 traineru onenek osatzen duten txapelketan.

Igandean, 11:30etan hasita, Zarauzko Ikurriñen bigarren jardunaldiekin ekingo zaio egunari, non Euskotren Ligari amaiera emango zaion eta aurtengo txapeldunari saria emango zaion Zarauzko uretan.