Txurdini gol bat sartu edo penalti bat gelditu

0

Txurdini gol bat sartu edo penalti bat gelditzeko aukera izan nahi duzu? Bazkidea bazara eta Reale Arenako partidetara bazatoz, belarrera salto egin eta une ahaztezinaz gozatzeko aukera izango duzu. Lehen taldearen edo Sanseren partidetara joan besterik ez duzu egin behar. Partida bakoitzean, lehen zatian, bazkide guztien artean zozketatuko da horietako batek lehiaketa interesgarri batean parte hartzeko aukera. 2021/2022 denboraldian zehar martxan egongo da lehiaketa hau.

Realeko langileak harremanetan jarriko dira irabazlearekin. Lehen taldearen partidetan hiru aldiz jaurti ahal izango du; atezaina Txurdin izango da. Gol bat sartuz gero (hiru aldiz jaurtiko du), denboraldiko abonua doan jasoko du. Sansek etxean jokatuko dituen neurketetan, aldiz, irabazlea Txurdini penalti bat gelditzen saiatu beharko da; jaurtiketa bat gelditzearekin nahikoa izango da bazkide txartela irabazteko.

Lehen irabazlea

Markel Embil Ugidos donostiar bazkide gaztea izan zen lehen irabazlea larunbatean Sansek jokatutako partidan. Txurdinen jaurtiketak gelditzeko asmoz jaitsi zen zelaira atsedenaldian eta hirugarren jaurtiketan asmatu zituen txuri urdinen asmoak. Bere geldiketa bikainari esker, bazkide txartela doan izango du denboraldi honetan.

Oinarri arautzaileak