Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du

0

Dirulaguntza deialdiaren bitartez, lehentasunezkotzat jo da enpresei langileak kontratatzeko laguntza eskaintzea, ekintzailetzaren bidea hautatu dutenei dirulaguntzak ematea eta enpresen lehiakortasunaren alde, inbertsioetarako edota enpresen eta ikastetxeen arteko sinergiak eta lanketak bultzatzeko laguntza eskaintzea.

Hona hemen deialdiaren lau dirulaguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:

1.- Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak: 150.000,00 euro gorde dira lerro honetarako.

2.- Kontratazioa eta kalitatezko enpleguaren sustapena: 75.000,00 euro gorde dira lerro honetarako. Langabeak kontratatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko laguntzak dira.

3.- Inbertsioetarako dirulaguntzak: 500.000,00 euro gorde dira.  Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsio-ildoak:

  • Negozioaren lehiakortasuna hobetzeko lagunduko duten inbertsioak
  • Teknologia berriak eta berrikuntza enpresan txertatzeko inbertsioak; besteak bese, TicketBai sistemarako fakturazio-softwareak.
  • Baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko inbertsioak; Covid-19an eragindako egoera dela medio, distantziak bermatzeko sistemak, lurruneztagailuak, terraza finkoak…

4.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko 100.000,00 euro gorde dira.

Diruz lagunduko dira 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak. Lerro batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste lerroetara bideratuko da.

Deialdia eta oinarriak

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude hemen

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.

Argibideak

Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus