Zabalik dago “Oroimenaren bidea” bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea

0

Aurten ere, Donostiako Udaleko Eskubide Zibilen Bulegoak berriro martxan jartzen du programa hau, matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.

Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historian kapitulu triste bat izandako lekuak eta pertsonaiak oroimenean gordetzen lagunduko digu.

Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute, Xabier López Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.