San Nikolas zubian eta Soroetako frontoian hobekuntza lanak astelehenean

0

Astelehenean Zezen plaza eta Alde Zaharra lotzen dituen San Nikolas zubia itxi egingo da mantenimendu lanak egiteko. Hortaz gain, Soroetako pilotalekuan lanak egin ahal izateko. Hala esan du Gonzalo Carrionek, Udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Astelehenean, 9:00etatik 15:00ak artre San Nikolaseko zubia itxi egin behar izango dugu mantenimendu lanak egin ahal izateko. Oinezkoentzat, Baluartetik sartzeko aukera zabalik egongo da, Harresilanda kaletik”.

“Hortaz gain, astelehenean ere eta egun osoz, Soroetako pilotalekuan argiztapen lanak egingo dira eta nahitaez itxita egon beharko da azpiegitura” gehitu du Carrion zinegotziak.