Bilboko Udalak irailaren 5era arte luzatuko du umeentzako feria-atrakzioen jarduera

0

Bilboko Udalak umeen feria-atrakzioen funtzionamendua egun batzuk luzatuko du. Horrenbestez, zortzi barrutietako hamabi tokitan dauden atrakzioak eta txurrotegiak irailaren 5era arte (domeka) egon ahalko dira.

Zehazki, umeen feria-atrakzio eta txurrotegi abuztuaren 16tik aurrera egon dira funtzionatzen, kokaleku hauetan:

  • 1. barrutia: Botikazar Erriberako plaza eta Levante plaza.
  • 2. barrutia: Jesus Insausti plaza eta Zurbaranbarri auzoa.
  • 3. barrutia: Kepa Enbeita plaza.
  • 4. barrutia: Polboretxebidea eta Basarrate landa.
  • 5. barrutia: Ibaieder parkea.
  • 6. barrutia: Indautxu plaza.
  • 7. barrutia: Errekalde plaza.
  • 8. barrutia: Zankoeta kaleak eta Sabino Arana etorbideak bat egiten duten lekua eta Azoka plaza.

Udalaren xedea, neurri honekin, hauxe da: ferialarien sektoreari aukera ematea urian jarduera egun gehiagotan egiteko, betiere dagozkion segurtasun-neurriak ipinita, eta uneoro eragotziz pertsonen pilatzeak.