Eusko Jaurlaritzak 15.000 eurorekin lagunduko du Martin Ugalderen idatzizko produkzioaren katalogazio eta digitalizazioa

0

Aurten betetzen dira 100 urte Martin Ugalde (Andoain, 1921-Hondarribia, 2004) kazetari, idazle  eta politikari andoaindarra jaio zenetik eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu izan dira Hondarribian eta Andoainen. Besteak beste Martin Ugalderen lanaren digitalizazioa interneten publikatuko da. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 15.000 eurorekin lagunduko du proiektua. Buruntzape SL egiten ari den lan horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Andoain eta Hondarribiko udalak, Martin Ugalde parkeak, Berriak, Jakinek eta Elkarrek ere parte hartzen dute.