Irailaren 10etik aurrera Kontadoresek ateak zabalduko ditu

0

Ostiral honetatik aurrera, erabiltzaile guztien osasuna babesteko behar diren neurriak hartuta, Kontadores Gazte Zentroak ateak irekiko ditu.

Donostia Gazteriak hiriko gazteen nahi eta behar kulturalei bide egiteko sorturiko espazioa da Kontadores, arte zein sorkuntza jarduera ezberdinen topaleku.

Hiru ildo nagusi izango ditu aurten ere Kontadoresek: Espazio lagapenak, laborategi kulturalak eta eszena proposamenak.

 

 

Espazio lagapenak

Gazteek euren sorkuntza/ kultur ekimen eta proiektuak lantzeko (antzerki/dantza entseguak, bilkurak…) espazio ezberdinak daude eskuragarri. Gure webgunean kontsulta ditzakezu.

 

 

Udazkeneko laborategiak

Irailaren bigarren hamabostalditik aurrera jarriko ditugu gure webgune eta sareetan aurtengo udazkeneko laborategi proposamenak. Gorputza egongo da ikasturte honetako lehen laborategi sortaren erdigunean.

 

 

Kontadores eszena

Urritik aurrera proposamen anitzak ikusiko ditugu Kontadoreseko oholtzan, sortzaile gazte eta hasi berriei lehentasuna emanez.

 

Aurten ere, KONTADORES ohiko ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Gehiago jakin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan 943483476 / kontadores@donostia.eus

… edo zatoz bertara gu ezagutzera!