Astekonomiak ikasturte berriari ekin dio

0

Astekonomia txostenean jasotzen den adierazle ekonomikoen asteko laburpenak hasi du ikasturte berriaren hasierako egoeraren argazkia. Lehenik eta behin, euroguneko BPGren bilakaera jasotzen da, bigarren hiruhilekoan % 14,3 hazi baita urte batetik bestera. Emaitza bikain horren ondorioz, arloaren ekoizpen-maila aurreko hiruhilekoetakoa baino handiagoa da. Hala ere, pandemiaren aurretik izan zuena baino pixka bat beherago dago oraindik.

Bigarrenik, industria-ekoizpenak % 7,5 egin zuen gora uztailean urte batetik bestera, eta tasa hori oso garrantzitsua da sektorearen zati batek bizi duen hornidura-faltaren arazoa kontuan hartzen bada. Ondasun-talde guztiek, energiarenak izan ezik, igoera handiak izan zituzten 2020ko hilabete berarekin alderatuta.

Laburpen horren hirugarren arreta-puntua Euskadiko eraikuntzako ekoizpena da; Eustatek egindako estimazioaren arabera, % 14,8 hazi zen 2021eko bigarren hiruhilekoan. Tasa hori lortzen da eraikuntzan % 16,0ko igoerari esker eta obra zibilean % 7,1ekoari esker. Gainera, sektoreko enpleguak gora egin du.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, “Astekonomia” izenarekin, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak horrelako edukiak hedatzeko modu berri bat eskaini nahi du, horien irismena handitzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Bideo horiek Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter, batez ere) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira.