Frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza Donostian

0

“Donostiako Oroimen Historikoaren Eguna” dela-eta, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udalbatzak gaur goizean frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza egin dute Dual eskulturan.

Honela, omenaldia egin nahi izan die 1936ko estatu kolpe frankistaren ondoren eta diktadura garaian askatasun demokratikoak babestu zituztenei.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, aurten ere «ekitaldi xume baina hunkigarria egin du Donostiako hiriak gerra eta diktadura pairatu zuten pertsonak gogoratzeko, eta baita korporazio demokratikoa hura ere, irailaren 13 hartan agintaldia bortizki amaitu baitzuen«.