BreakOnStage jaialdia Barakaldon ospatuko da larunbat honetan

0
Barakaldo Antzokiko ikuskizunak munduko breakdance txapeldunak arituko dira, Last Squad frantziarrak, besteak beste.
Scooter Freestyle lehiaketa igande honetara atzeratuko da, eguraldi iragarpen txarra dela eta. Irailaren 19an Erribera pasealeku skate parkean izango da 12:00etatik aurrera, Barakaldon. Inguruko 40 riderrek eman dute izena, eta lehiaketa izateaz gain kirol urbanoen askotariko ikuskizunak eskainiko dira.
Aurtengo breakonstage beraz, larunbatean 14:00etan hasiko da Barakaldes frontoiko 1vs1 dantza urbanoen lehiaketarekin eta 18:00etan emango zaio segida Barakaldo Antzokiko ikuskizun nagusiarekin.
Igandeko scooter freestyle lehiaketak itxiko du BreakOnStage 2021 jaialdia.