Doako 5 ikastaro eskainiko dituzte azaroan Azpeitiko Udalak eta IMH-k

0
Azpeitiko Udalak eta IMH-k duten elkarlanaren baitan,azaroko doako ikastaroen izen ematea abian da. Ikastaroak bi modelitatetan eskainiko dira offline (ikastarorako sarbidea izango du ikasleak eta epe barruan bakoitzak bere erara egin beharko du) eta gela birtualean (ikastaroa ordutegi zehatz batean emango da, zuzenean). Azaroan, hiru arlotan banatzen diren 5 ikastaro emango dira; garapen pertsonala, automatizazio eta muntaia eta fabrikazioa. Izena emateko edo informazio gehiagorako, basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943-25 50 06 edo 943-15 91 72 telefonora deitu dezakete interesdunek.

IKASTARO ESKAINTZA

Ikastaroa Iraupena Egutegia Ordutegia Modalitatea
PERTSONEN GARAPEN ARLOA
Programazio Neurolinguistikorako Sarrera 20 2021/11/02- 2021/11/30 off line
Pozten naiz ni ezagutzeaz. ENEAGRAMAren bidez ulertu zaitez 20 2021/11/22-2021/12/22 off line
AUTOMATIZAZIO ETA MUNTAIA ARLOA
Ikusmen artifizialeko sistemen programazioa 12 2021/11/08- 2021/11/11 15:00-18:00 Gela birtuala
FABRIKAZIO ARLOA
CAM NX (2 1/2 + 3 ardatz fresatzeko makina) 40 2021/11/15-2021/12/03 9:30-12:00 Gela birtuala
HEIDENHAIN 530: Programazioa 40 2021/10/18-2021/11/09 9:30-12:00 Gela birtuala
DISEINU ARLOA
NX. Ordenagailu bidezko 3D diseinua 60 2021/11/16-2021/12/17 15:30-18:30 Gela birtuala