Ostiralean bukatuko da Azpeitiko kirol klubei zuzenduriko diru-laguntzen eskaerak egiteko epea

0
Ostiralera arte dute kirol talde eta klubek Azapeitiko Udalak bideratzen dituen Azpeitiko kirol-klubei zuzendutako kirol-arloko diru-laguntzak eskatzeko epea. 42.395€ bideratu dira aurtengoan herriko elkarteen egunerokoa sustatzeko helburuz. Kontzeptu desberdinak lagunduko dira diruz eta eskaerak egiteko azken eguna urriaren 29an izango da.