‘Tempus Fugit’, ‘Amua’, ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’, ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ eta ‘Up!’ antzezlanak izango dira ikusgai Azpeitin

0
Bihartik astelehenera bitartean bost antzerki obra izango dira ikusgai Euskal Antzerki Topaketen 39. edizioaren lehen asteburuan. Indartsu dator asteburua. Bihar osteguna, 19:00etan, Soreasun, Ze ona antzerki taldearen Tempus fugit obra izango da ikusgai. Jon Ander Alonso aktorearen bakarkako lanak emango dio hasiera, beraz, aste honetako emanaldiei. Ostiralean, leku eta ordu berean, Artedrama arte eszenikoen platamormaren Amua obra izango da ikusgai. Igandean, bi obra izango dira ikusgai; 17:00etan, Gorakada teatroaren Zuhaitzak landatzen zituen gizona haur eta helduentzat eta 19:00etan, Kamikaz kolektibo eta Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi antzezlanaren emanaldiaren estreinaldia izango da; hau, gazte eta helduei zuzendurikoa da.

Azaroaren 1ean, azken urteotan horren estimatua den Corrado Masacci-ren txontxongilo erakusketa irekiko da Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan. Horren ostean, 13:00etan, plazan, Xabier Larrearen Up zirko ikuskizuna izango da.

Azken horietarako ez da sarrerarik behar, baina ostegunetik igandera arteko ikuskizunetako sarrerak dagoeneko salgai dira hemen. Helduen sarrerak 5€tan, eta umeenak 3€tan.