Jokin Bildarratzi elkarrizketa ETBko “Egun on Euskadi” saioan

0
Fuente: Irekia.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dute gaur goizez ETB-ko “Egun on Euskadi” saioan. Bertan, gidatzen duen sailak eskuartean dituen erronkak zein hezkuntza arloarekin zerikusi zuzena duten beste hainbat gairen inguruan aritu da sailburua, hala nola, euskal hezkuntzak etorkizunerako dituen erronkez, 2022rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez, edo Covid-19 ikasturte honetan ikastetxeetan izaten ari den eraginaz, beste zenbait gairen artean. Azken horren inguruan, koronabirusaz, oraindik ere zuhurtzia mezua zabaltzen eta neurriak errespetatzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu du Bildarratzek, pandemia egoera ez baita amaitu.

Solasaldiaren zatirik handienetako bat, Hezkuntza Hitzarmena erdiesteko he,buruz –Hezkuntza Sailak bultzatuta- abian den prozesuak hartu du. Honen inguruan dagoen giro baikorra goraipatu du sailburuak. Horren adibide, Legebiltzarrean sortu berri den lan taldea abian jarri izana aipatu du, eta baita joan zen asteburuan Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatuta Gasteizen burutu zen sinposioa ere, bertan izandako hausnarketa eta eztabaida aberasgarriekin. Horiekin batera, eta Hezkuntza Hitzarmena lortzeko ariketa moduan Bildarratzek gehitu du Hezkuntza Saila izaten ari den bilera sorta zabala, sare publikoko zuzendari guztiekin, itunpeko sareko patronal zen zuzendaritzekin, sindikatuekin eta gurasoen ordezkariekin bilerak izaten ari baita Hezkuntza Saila, prozesu horren baitan.