Bingen Zupiria sailburua Azkuna Zentroko «Roma Akademia» erakusketaren inaugurazioan izan da

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Azkuna Zentroko «Roma Akademia» erakusketaren inaugurazio ekitaldian izan da.

Erakusketak Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) urteko bekaren bidez 45 artistak Erromako Espainiako Errege Akademian (RAER) izandako egonaldian egindako lan eta proiektuak erakusten ditu. Otsailaren 26 bitartean ikusgai dagoen erakusketa hau multidisziplinarra da: pinturatik hasi eta argazkigintzara, arte biziak, ikerketa, zinemaa, arkitektura, antzerkia, literatura, moda eta zaharberritzea barne hartuta. Lan guztien izendatzaile komuna artistek kultura-eragileekin eta Erromako errealitate ugariekin duten interakzioa da.

Informazio gehiago hemen.